Kantonamenduen mapa aldatuko du erreformak
2014an kontseilari nagusien desagertzearekin batera, lurralde kontseilariak agertuko dira, Akitanian zein departamenduko kontseiluetan egongo direnak. Departamenduan, 52 kontseilari nagusi izan beharrean 45 lurralde kontseilari izatea da xede; ondorioz, bozkatze eremuak ere gutxitu behar dira. Horregatik dute kantonamendu kopurua %25 gutxituko. Biztanle kopuruaren arabera aldatuko dutenez, baserri munduan dira bereziki sentituko desagerpenak. Euskal Herrian ere moldaketa sentituko da; Iholdikoaren (Nafarroa Beherea) moldaketa aipatzen da, besteak beste.Oraindik ez da jakina Ipar Euskal Herriko kantonamenduen mapa nolakoa izanen den 2014tik aitzina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu