KANTU JIRAN ZARAUTZEN
Ehun bat lagunek parte hartu zuten Zarautzen atzoko kantu jiran.Egunkaria auzia salatu zuten bertaratutakoek. 12:00etan abiatu zen kantu jira, udaletxe aurretik, eta 14:00 aldera amaitu zen, Musika Plazan. Hainbat ekimen antolatzen ari dira Egunkaria auziaren harira, epaiketako eguna jakitear dela auzipetuei babesa agertzeko. 12 eta 14 urte arteko kartzela zigorrari aurre egin beharko diote bost auzipetuek Auzitegi Nazionalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu