egunkaria auzia

Kantuz aldarrikatu dute ehunka lagunek 'Egunkaria libre!' Donostian

Joan Mari Torrealdai auzipetuak herritarren babesa eskertu eta laguntza eskatu ditu. Laster da hastekoa epaiketa.

2009ko azaroaren 21a
19:29
Entzun
Donostiako Trinitate plazan hasi eta Konstituzio plaza bitarteko ibilbidea egin dute ehunka lagunek kantuz Egunkaria libre! aldarrikatuz eta eta Egunkaria auziko auzipetuei babesa eskaintzeko.Kantu Jiran Joan Mari Torrealdai auzipetuetako bat izan da eta, epaiketa hasteko azken urratsa egitea geratzen denean, herritarren babesa eskertu eta laguntza eskatu ditu. Martxelo Otamendi auzipetuak ere ekimenan parte hartu du.

Hernaniko (Gipuzkoa) dultzaineroak 11:30etik aurrera Parte Zaharreko kaleak alaitzen aritu dira, 14:00etan ekimena Konstituzio Plazan amaitu den arte.

Ekimena 2003ko otsailaren 20an Espainiako Auzitegi Nazionalak Egunkaria itxi zuenean sortu zuten, Donostiako Parte Zaharrean: kantuz salatuko zuten euskarazko kazetaren itxiera, eta hala emango zieten babesa auzipetuei. Harrezkero, hileko hirugarren larunbatero, kantuan jardun dute Parte Zaharrean, ez diote -jakina- beti eman aipatutako izaera, baina orain berriro bai, laster hasiko baita Egunkaria-ren aurkako epaiketa.

Irailaren bukaeratik euskal zinemako hainbat lagunek, kirolariek, politikariek, bertsolariek, eta idazleek eta argitaletxeetako ordezkariek, eta abokatu, legelari eta zuzenbideko arloko kideek egin dituzte auziaren kontrako elkarretaratzeak.

Hurrengo ostiralean Baionan izango da bilkura, 18:00etan. Abenduaren 6an (igandea), Durangon, 12:00etan, Egunkaria-ren sorreraren 19. urteurrenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.