Kapital kontrolerako neurriak

2015eko ekainaren 29a
10:19
Entzun

Gauean jakinarazi du Greziako Gobernuak zeintzuk izango diren gaurtik aurrera ezarritako kapital kontrolen baldintzak:

- Banku guztiak itxita uztailaren 6ra arte. Uztailaren 7arekin irekiko dituzte ateak berriro —asteartearekin—.

- Kutxa automatikoetatik asko jota 60 euro ateratzeko muga. Muga hori eguneko eta txartel bakoitzeko egongo da indarrean. Uztailaren 6an iluntzerako kutxa automatikoek normal lan egin beharko dutela aurreratu du gobernuak.

- Atzerriko txartelak salbuetsita daude. Kapital kontrolak ez daude indarrean Greziatik kanpo jaulkitdiren txartelentzat. Hots, 60 euroko muga ez zaie turistei ezarriko. Hori bai, gerta liteke kutxetan dirurik ez egotea.

- Txartel bidezko ordainketak, berdin. Zerbitzuetan eta saltokietan kreditu eta debitu txartelekin ordaintzeko aukerak bere horretan jarraituko du, aldaketarik gabe. Greziako kontu korronteen arteko diru mugimenduak ere baimenduta daude. Interneteko bankari ere ez zaio mugarik jarri.

- Atzerrira transferentziarik ez. Debekatuta egongo da dirua Greziako kontu korronteetatik atzerriko kontuetara lekualdatzea.

- Ordainketa bereziak. Batzorde batek aztertuko du diru transferentzia ezohiko edo premiazkoak egin daitezkeen, kasuan kasu.

- Burtsa, itxita. Atenasko burtsa itxita dago. Hasiera batean, aste osorako itxita jarraituko du.

- Isunak debekua ez betetzeagatik. Bankuek onartuta ez dagoen diru mugimenduren bat eginez gero, isuna jarriko zaie, transferentzia horren diru balioaren %10en parekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.