Apurtu dituzten gauzen artean segurtasuneko hamabi kamera daudela zehaztu dute EHUko iturriek.
EHUko Errektoregoak erasoa gaitzetsi du: "unibertsitate kideen elkarbizitza baketsua" hausten duela eta "intolerantzia onartezinaren" adierazpen dela iritzi dio. Horrez gain, salaketa aurkeztuko duela eta gertatutakoa argitzeko eta arduradunak identifikatzeko agintariei lankidetza eskainiko direla iragarri du.
Gaur EHUko Klaustroak batzarra egin du Leioan, eta, ondorioz, eraso dieten fakultateetako irakasle asko falta ziren. Errektoregoak nabarmendu du paradoxikoa dela erasoa Klaustroak batzarra duen egunean gertatzea, "[Klaustroan] komunitate honen kide eta kolektibo guztiek edozein eskari edo keza era baketsuan azaltzeko benetako posibilitatea baitzuten".
Erasoa
Kaputxadunek kalte handiak egin dituzte EHUren Arabako campusean
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez, kaputxadun talde batek txikizio handiak egin ditu arratsaldeko lehen orduan Gasteizen, aipatutako unibertsitatearen Arabako campusean. Zehazki, Injeniaritza, Farmazia eta Filologia fakultateetan sartu dira kaputxadunak eta hainbat gauza hautsi dituzte. EHUren arabera, 20.000 euro ingurukoak dira eragin dituzten kalteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu