hondartzak

Karabela portugesak agertu dira Donostiako badian

Gutxienez bi lagun ziztatu dituzte arratsaldeko lehen orduan; ziztada txikiak izan dira. Donostiako Udalak martxan du zaintza protokoloa.

2011ko uztailaren 5a
19:56
Entzun

Karabela portugesak agertu dira Donostiako badian. Arratsaldeko lehen orduan gutxienez bi lagun ziztatu dituzte Ondarretako hondartzan. Gurutze Gorriak adierazi duenez, ziztadak txikiak izan dira, eta hondartzan bertan artatu dituzte.

Nora Galparsoro hondartzetako zinegotziak esan duenez, joan den asteburutik 40 marmoka inguru bildu dituzte Donostiako uretan, horietatik gehienak Igeldoko kostan jaso ditu arrantzontzi batek, gaur goizean.

Marmokak azaldu direla-eta, joan den ostiraletik Donostiako hondartzetan ezarrita daude bandera horia eta marmoken presentziaz ohartarazten duena. Galparsorok gehitu du, ez dagoela larritzeko arrazoirik eta lehen marmokak aurkitu ziren momentutik dagoela martxan zaintza protokoloa. Behar izanez gero, Udalak hiru itsasontzi ditu prest, teknikari bereziekin, marmokak biltzeko eta, horrela, Donostiako badian sarrera oztopatzeko.

Galparsorok gogoratu duenez, karabela portugesa deritzon marmoken ziztada mingarriak dira, baina horiek erraz identifikatu daitezke, beti uraren gainean mantentzen baitira eta kolore lila-more baitute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.