Erasoa

Karakateko telekomunikazio hedagailuari eraso diote

Kableen kutxari su ematen saiatu dira, baina erasoak ez dio zerbitzuari eragin.

2010eko martxoaren 18a
15:10
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Soraluzeko (Gipuzkoa) Karakate mendiko telekomunikazio hedagailuari eraso diote bart, baina zerbitzua ez dute kaltetu. Iturri horren arabera, langile bat ohartu da gaur goizean erasoaz, kableen kutxa bat kearekin belztuta aurkitzean. Pneumatiko eta likido sugarri hondarrak ere aurkitu ditu.

Nolanahi ere, erasoak ez du eraginik izan hedagailularen bidez ematen diren telebista eta telefonia zerbitzuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.