Argindar generadore batek karbono monoxidoa isuri du Alkizako (Gipuzkoa) baserri batean, eta bi lagun -74 urteko gizonezko bat eta 71 urteko emakumezko bat- pozoindu dira hura arnastuta.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, goizeko seiak aldera ondoezik, zorabiatuta, sentitu dira bi lagun horiek. Anbulantzia bat joan da baserriraino, suhiltzaileek lagunduta. Elurra zegoen, eta hura kentzen aritu dira suhiltzaileak.
Hara iritsi direnean, isuria beheko solairuan zegoela konturatu dira, argindar generadore batek eraginda. Aipatutako bi lagunak lehen solairuan zeuden, baina haraino iritsi da gasa. Donostiako Asuncion erietxera eraman dituzte biak, ondoezik. Zenbatarainoko larritasuna duten ez dute argitu.
Gizartea
Karbono monoxidoa arnastuta bi lagun pozoindu dira Alkizan
Tolosako (Gipuzkoa) Asuncion erietxera eraman dituzte ondoezik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu