politika

Kargualdi metaketaren alde bozkatu du Espagnacek

Frederique Espagnac senatari sozialista ez da François Hollande lehendakariaren proposamenaren alde kokatu. Hollandek hitz eman baldin bazuen ere kargu politikoen metaketa debekatuko zuela, metaketaren alde kokatu dira 25 senatari sozialista.

Jenofa Berhokoirigoin.
2013ko irailaren 19a
17:27
Entzun

Asteazkenetik ostegunerako gauean kargu politikoen metaketaren aldeko botoa nagusitu da Frantziako Senatuan. Kargu politikoen metaketaren debekua izan zen François Hollanden promesetariko bat. Xede horrek ez du ordea sozialista guztien sostengua. 25 senatari sozialistek kargu metaketaren alde bozkatu zuten atzo gauean. Frederique Espagnac senataria ere kargu metaketaren alde kokatu da. 221 boto (horietan 25 sozialistak) metaketaren alde eta 83 aurka agertu dira.

“Ez zarete Senatuaren mesedetan ari, zeren in fine kargu metaketaren debekua pasako da”, ohartarazi zien kontra kokaturikoei Manuel Valls Barne ministroak. Hala eta guztiz ere, kargu metaketaren debekatua pasako dela argi utzi zuen. Uztailaren 9an Legebiltzarra kargu metaketaren aurka kokatu zen.

Gaur egun 468 diputatuk eta 264 senatarik dute parlamentari postuaz gain beste kargu politiko bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.