Kargudunen aurkako mehatxuak gelditzeko eskatu dute Oñatin

Erredakzioa
2011ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Oñatiko Udalaren (Bildu) webgunean urrian agertutako mezuak eta, berriki, Iosu Lizarralde alkateordeak etxean jasotako mehatxu gutuna «oztopo» dira Euskal Herrian irekitako aro politiko berrian aurrera egiteko, Bilduko udal taldearen aburuz. Lizarralderi elkartasuna agertuz eta kargudun politikoen aurkako mehatxuak gelditzeko eskatuz, mozioa aurkeztu du koalizioak osoko bilkuran; datorren astean eztabaidatuko da.

Era berean, udalak ohartarazi du mehatxuek ez dutela «helburua lortuko», eta horien aurka «konpromiso aktiboa» eskatu dio gizarteari. Udalak, berriz, gatazka politikoaren irtenbidea sustatzeko, «dagokion jarduera instituzionalean urratsak egiteko konpromisoa» hartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.