Guardia Zibilak lehergailu bat topatu du Oteitzako etxe batean, Nafarroan. Emakume batek deitu zuen informazio eske, etxean lehergailu bat zuela eta harekin zer egin ez zekielako. Azaldu zuenez, aitak topatu zuen zelaian, eta etxera eraman zuen, apaingarri gisa jartzeko.
Etxebizitzara joan ziren poliziak. Baieztatu zuten egoera onean zegoela lehergailua, baina etxetik eraman eta suntsitu egin zuten gero.