euskal presoak

Karlos Martin presoa libre geratu da

Zigorra osorik betetzeko atzeman zuten iazko urrian. Patxi Segurolaren aurkako estradizioa onartu du Parisek. Iker Iparragirre bihar Espainiara Frantziatik.

2012ko otsailaren 15a
17:25
Entzun

Karlos Martin euskal presoa (Lasarte-Oria) aske gelditu da gaur goizean, Martutene Donostiako espetxean. 19:30ean egingo diote aurreneko harrera, Usurbilen.

2003ko urrian atxilotu zuten, operazio zabal batean. 2006ko ekainean 30.000 euroko bermea ordainduta libre geratu zen, baina lehengo urteko urrian atzeman zuten berriro, zigorra osorik betetzeko.

Patxi Segurolaren aurkako estradizioa onartu du Parisek

Frantziako Justiziak Patxi Segurolaren (Aginaga) kontrako bi estradizio eskaera onartu ditu gaur, Parisen. Segurolak urtebete darama Frantzian konfinatuta, hamabost urteko kartzela zigorra bete zuen arren.

Iker Iparragirre bihar Espainiara Frantziatik

Iker Iparragirre euskal presoa (Azpeitia) Espainiaren esku utziko du bihar Frantziak, hor ezarri zioten zigorra bete ondoren. Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrera eramango dute, arratsaldean. 2007an atzeman zuten, ETArekin lotuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.