EREIARO KANALA

Karmele Aierbe: "Heldu da ordua euskararen egia esateko, justizia egiteko, memoria berreskuratzeko"

Ereiaro euskarari buruzko kanalean iritzi artikulu bat idatzi du ezker abertzaleko kideak.

2012ko abenduaren 10a
11:53
Entzun

"Noiznahi euskarak pairatzen dituen erasoei aurre egiteko erantzunik hoberena, euskaldun guztiok bat eginik, egungo erdal esparru zapaltzailea esparru soziolinguistiko euskalduna bihurtzea da". Hori idatzi du Aierbek Ereiaro kanalean eskegitako iritzi artikuluan.

Erasoei erantzun! du izenburu artikuluak, eta Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak egin asmo duen erreforma du abiapuntu: "Euskal Herriaren aurkako mendeetako zapalkuntza politikoaren barruan, gurea ez den nortasun arrotza inposatu digute eta inposatu nahian jarraitzen dute. Madrildik datozen albisteak, euskaldunok lasai egotekoak ez dira. Oraingoan, Wert hezkuntza eta kultura ministro espainiarraren adierazpen eta mehatxuak izan dira".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.