presoak

Karmelo Landa ere aske utziko dute bermea ordainduta

Ez dizkiote azken egunetan libre laga dituzten ezker abertzaleko beste kideei politika egiteko jarri dizkieten debekuak ezarri.

2010eko otsailaren 8a
16:34
Entzun
Gara.net-ek aurreratu duenez, Karmelo Landa ezker abertzalek kidea aske utziko dute datozen orduetan, aurretik 50.000 euroko bermea ordainduta.

Gainera, iturri horren arabera, ez dizkiote jarri Pernando Barrenari eta egunotan libre geratu diren ezker abertzaleko kideei ezarritako debekuak, hain zuzen ere, jardun politikoan aritzea galarazten diena. Iturri horrek dioenez, astero epaitegira joatea, eskatzen zaionean epategietara aurkeztea eta Espainiako estatutik irtetzeko galarazpena dira jarri dizkioten baldintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.