Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen atzo Zornotzan eta beste bi identifikatu, inkomunikazioaren eta torturaren aurkako kartelak jartzen ari zirenean. AAMk jakinarazi duenez, ez da azken egunetan Ertzaintzak egin duen jazarpen bakarra. Igandean, kalez jantzitako poliziak ezker abertzaleko pertsona bat identifikatzen hasi ziren, hura ere kartelak jartzen ari zelakoan. Kartelak jartzen ari zen, baina kirol ekitaldi batekoak. Azkenean, ez zioten identifikaziorik eskatu. Bestalde, iragan ostiralean presoen aldeko ohiko elkarretaratzea bertan behera utzi behar izan zutela azaldu du AAMk, Ertzaintzak ohartarazi zielako ez zutela baimenik eta bost minutuan sakabanatu egin beharko zutela.
Ertzaintzak Zornotzan duen jarrera oldarkorra salatu du AAMk. "Ertzaintzari min handia egiten dio eurek ere torturatu egiten dutela lau haizeetara zabaltzeak".
POLITIKA
Kartelak jartzeagatik, pertsona bat atxilotu dute Zornotzan
AAMren arabera, beste bi pertsona ere identifikatu zituzten ertzainek. Zornotzan Ertzaintzak jarrera "oldarkorra" duela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu