EUSKAL HERRIA

Kartzela zigorra eskatu dute ertzain batentzat, borrakada bategatik

Gazte batek identifikatzeari uko egin zionean jo zuen, ustez.

2013ko urtarrilaren 18a
23:09
Entzun

Arabako Fiskaltzak urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du ertzain batentzat, ustez gazte bati borrakada bat emateagatik. 2009. urtean autokarabana baten gainean zegoen gazte batek identifikatzeari uko egin zionean izan zen ustezko erasoa.

Kartzela zigorraz gain, Fiskaltzak eskatzen du borrakadak eragindako lesioengatik ertzainak gazteari 1.118 euro emateko. Ezkerreko orkatilako lotailuan zaintiratua eragin zion, baita “ubeldu handi bat” ere.

Arabako Auzitegi Nagusian izango da epaiketa, datorren asteazkenean, 09:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.