Emakumeen kontrako indarkeria

Kartzelan sartu dituzte Amelia Amayaren ustezko hiltzailea, haren ama eta anaia

Basaurin (Bizkaia) espetxeratu dituzte bi gizonezkoak eta Langraizen (Araba) emakumea. Tratu txarrak eman zizkiolako bikotekide eta ustezko hiltzaileari ezarritako urruntze agindua ez zuen jaso Amayak. 36 urteko emakumea igandean agertu zen hilda, bikotekidearekin eta haren ama zein anaiarekin bizi zen Bilboko etxean.

2010eko uztailaren 28a
10:43
Entzun
Amelia Amayaren bikotekide eta ustezko hiltzailea baldintza gabe espetxeratzeko agindu du bart epaileak, atzo egun guztiz deklarazioa hartu ondoren. Emakumearen hilketa leporatzen dio. Baina 42 urteko gizonezko hori ez ezik, haren ama eta anaia ere espetxera bidali ditu, hiltzailea babestea egotzita. Bi gizonak Basauriko kartzelan sartu dituzte eta emakumea Langraizen.

Amayaren bikotekideak harengandik urruntzeko agindua zuen maiatzetik, tratu txarren ondorioz epaile batek hala aginduta. Atzo jakin zen, ordea, Amayak ez zuela urruntze agindua jaso. Gizonezkoaren aurka lokalizazio agindua ere bazegoen.

Nolanahi ere, Amaya bikotekide eta ustezko hiltzailearekin, eta haren ama eta anaiarekin bizi zen Bilboko Txurdinaga auzoko etxebizitza batean. Igandean hilda agertu zen etxe horretan, indarkeria arrastoekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.