Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxera bidali du gaur Juan Carlos Rekarte iruñearra, ETArekin lotuta. Mexikon atzeman zuten herenegun, eta atzo goizerako Espainiaren esku utzi zuten, Madrilgo aireportuan. Gaur eraman dute Auzitegi Nazionalera.
Efe berri agentziak atzo zioenez, agiririk ez zuen hiritar bat zegoela ohartarazten zuen dei anonimo bat jaso ostean atxilotu zuten Rekarte Mexikon. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi zuen "bizimodu normala" zeramala Mexikon hark, eta "berehala" aske uzteko eskatu du.
Auzitegi Nazionalak 1987ko hilketa bat leporatzen dio.
atxiloketa
Kartzelan sartu dute Juan Carlos Rekarte
Atzo Espainiaratu zuten, Mexikotik, ETArekin zerikusia duelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu