Ertzaintzak atzo goizean Laudion (Araba) atxilotu zuen gizonezkoa kartzelara bidali du gaur Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, kale erasoa egitea leporatuta. Uztailaren 5ean Laudion Vital Kutxaren aurkako erasoan parte hartzea egotzi dio. Oier Amorrortu (29 urte) da preso sartu dutena, laudiotarra, eta berak ukatu egin du erasoan parte hartu izana. Auzitegi Nazionalean hartu dio deklarazioa epaileak, Madrilen. Ertzainek eraman dute hara.
Amorrortu Soto del Real (Espainia) espetxera bidali du Grande Marlaskak.
Kale erasoekin "historia luzea" duela-eta atzeman zuen Ertzaintzak. Haren etxean miaketa egin zuten, Zubiko-Kurajo kalean, eta dokumentuekin hiru kaxa eta poltsa bat atera zituzten. Amorrortu taberna baten jabea da Laudion (Basajaun ostatuarena), eta hau ere miatu zuten.
Atxiloketak
Kartzelara bidali dute atzo ertzainek Laudion atxilotu zuten gizonezkoa
Uztailaren 5ean kale erasoa egitea leporatu dio Grande Marlaskak epaileak Oier Amorrorturi. Honek ukatu egin du erasoan parte hartu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu