Istripu larria izan zen atzo goizean Lekunberrin (Nafarroa), A-15ean, bi lagun hil zirelako, eta haiek zihoazen autoko gidaria behin-behinean kartzelara sartu du gaur epaileak, ezbeharraren ondoren egindako alkoholemia kontrolean positibo eman zuelako. Kotxeko beste lagun bat oso larri zauritu zen.
Gidaria atzo bertan atxilotu egin zuten foruzainek, eta gaur deklaratu du Iruñeko Epaitegian. Baldintzarik gabe sartu dute espetxean. Epaileak esan du halako kasuetan urtebete eta lau urte arteko kartzela zigorra jarri ohi dela.
24 urteko gizonezkoa da gidaria (V.R.), jaiotzez errusiarra eta Iruñeko bizilaguna.
Istripua
Kartzelara sartu dute atzo Lekunberrin istripua eragin zuen gidaria
Bere autoan zihoazen bi lagun hil ziren A-15ean, eta gidariak positibo eman zuen alkoholemia kontrolean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu