Baltasar Garzon epailearen arabera, ETAren "sare politiko eta mediatikoa" osatzen dute sumario horren bidez auzipetuek. 1998ko otsailean hasi ziren sumarioan biltzen diren erakundeen aurkako operazioak, eta ehun lagun inguru izan dira "sare politiko eta mediatiko" horren aitzakian atxilotutak. Egun, horietatik 61 daude auzipetuta, gehienak baldintzapeko askatasunean. Halaber, 'Egin' egunkariaren eta 'Ardi Beltza' aldizkariaren itxiera sumario horren baitako operazioek eragin zituzten.
Bost orriko txostena igorri dio gaur Molina fiskalak Penaleko Hirugarren Aretoari ahozko epaiketa hasteko eskatuz. Auzipetutako 61 lagunen datu pertsonalak biltzen dira txosten horretan, baina Espainiako Efe albiste agentziak iturri juridikoak aipatuz agertu duenez, txosten sakonago eta osatuago bat igorriko du laster.
Bitartean, auzipetuen defentsek eta kausa honetako akusazio partikularrek —AVT Terrorismoarne Biktimen Elkartea, Pedro J. Ramirez 'El Mundo' egunkariko zuzendaria eta Carmen Gurrutxaga eta Jesus Maria Zuloaga kazetariak— beren eskaerak helarazi beharko dizkiote Penaleko Hirugarren Aretoari.
Epaiketa hiru ataletan
Lehen aipatutako iturri juridikoen arabera, auzipetu kopurua oso handia denez, epaiketa hiru ataletan banatzea aztertzen ari da, dagoeneko, Penaleko Hirugarren Aretoa. Horrela, alde batetik, KASekin eta 'Egin'-ekin zerikusia dutenak epaituko lituzke, bestetik, Ekineko kideak, eta, hirugarren atalean, Xakikoak.
1997ko otsailean hasi zuen Garzon epaileak 18/98 sumarioaren instrukzioa. Ordutik, hainbat euskal erakunderen aurkako operazioak agindu ditu sumario horretan babestuta; besteak beste, KASen eta Ekinen aurkakoak, 'Egin'egunkariaren eta 'Ardi Beltza'aldizkariaren itxiera ekarri zutenak, zein Xakiren eta Joxemi Zumabalabe Fundazioaren kontrakoak. Halaber, sumario horren barruan, baina modu independentean, Amnistiaren Aldeko Batzordearen zein Askatasunaren aurkakoak zein Jarrai, Haika eta Segiren kontrakoak eraman ditu aurrera. Udalbiltzaren aurka berriki egindakoa izan da azkena.
18/98 sumarioa
KAS, Ekin, Xaki, 'Egin', 'Ardi Beltza' , eta Joxemi Zumalaberen aurkako kasuetan epaiketa hasteko eskatu du fiskalak
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltsar Garzon epaileak gidatzen duen 18/98 sumario itzelean auzipetutako 61 lagunen aurkako epaiketa hasteko eskatu dio Enrique Molina Auzitegi Nazionaleko fiskalak Penaleko Hirugarren Aretoari. KASen, Ekinen, Xakiren, 'Egin'-en, 'Ardi Beltza'-ren eta Joxemi Zumalabe Fundazioaren kontrako operazioak biltzen dira sumario horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu