Bilboko aste nagusia

Kaskagorriren dorreak su hartu du

Kaskagorrik eskerrak eman dizkie laguntzera bertaratu direnei: "Eskerrik asko ezbehar honetan lagundu gaituzuen guztioi".

2013ko abuztuaren 17a
18:05
Entzun

Kaskagorriren dorreak, Arriaga antzokiaren atzeko txosnarenak, su hartu du. Badirudi "arazo tekniko" baten ondorioz gertatu dela, baina oraindik ez dute guztiz argitu zergatik piztu den.

Hala ere, arazoa berehala konpondu dutela jakinarazi dute Kaskagorriko kideek. Gaur goizean sua ikustean, txosnara hurbildu, eta laguntzeko deia egin dute, eta hainbat pertsona joan dira laguntzera. Sare sozialetan, jasotako laguntza eskertu dute.

Orain suteak eragindako kalteak konpontzen saiatuko direla jakinarazi dute, jaietarako txosna espero bezala izateko: "Pena da, oso polita geratzen ari baitzen".


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.