Kaskagorriren eta Txori Barroteren aurkako zigorra baliogabetu dute

EAEko Justizia Auzitegiaren epaiak dio ustezko arau-haustea ez zegoela Bilboko Udalaren barne araudian

Erredakzioa
Bilbo
2012ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin duBilboko Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsei udalak 2009an ezarri zien zigorra. Orduan, presoen argazkiak erakusteagatik bi urtez Aste Nagusitik kanpo uzteko ebazpena onartu zuen Bilboko Udalak. Konpartsen Federazioak erabaki horri jarritako helegitea aintzat hartu du Auzitegiak, eta, epaiak dioenez, udalak bere araudian jasotzen ez zuen arau-hauste batengatik zigortu zituen Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsak.

Ebazpena irmoa da, eta Bilboko Udala prozesua ordaintzera behartuko du. Hala ere, epaiak ez du ondorio praktikorik, udalak ezarritako debekua bete dutelako konpartsek. Horien ustez, baina,epaiak erakusten du udalak ez zuela zuzen jokatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.