Kasuen gorakada izan da Hego Euskal Herrian: 366 azken orduetan

Gipuzkoan izan da igoerarik handiena: aurreko egunean antzemandako kasuen bikoitza zenbatu dituzte.

Erizain bat PCR proba bat egiten, Ordizian. GORKA RUBIO/FOKU
Maria Ortega Zubiate
2021eko ekainaren 30a
13:09
Entzun

Hego Euskal Herriko kurba epidemiologikoak gorakada nabarmena nabaritu du azken 24 orduetan. 366 kasu zenbatu dituzte lau herrialdeetan, ekain hasieratik izandako kopururik altuena. Bereziki Gipuzkoako kasua da azpimarragarriena: 132 kasu baitaude lurraldean bakarrik, aurreko egunean izandakoen bikoitza baino gehiago. Hain zuzen ere, Hernani da lurraldean kezka piztu duen herrietako bat, azken 24 orduetan 52 kasu atzeman baitituzte.

Gainontzeko lurraldeetan ere izan da gorakada, horren agerikoa izan ez bada ere. Bizkaian, 142 kasu zenbatu dituzte; Nafarroan, 63 eta Araban, 26.

Azken egunetako joera berretsi dute gaur Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuek. Kutsatzeak gora doaz, batez ere adin tarterik gazteenetan: txertorik jaso ez dutenen artean, alegia. Hain zuzen ere, kezka sortu du gai horrek, eta zenbait ahotsek txertaketa irizpideak berrikusteko eskatu diete osasun agintariei. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, momentuz, osasun irizpideak mantenduko dituztela adierazi dute: baina abuzturako eta uztail amaierarako aurreikusi dute 20 eta 29 urte artekoen txertaketa.

Hegoaldeko erietxeak

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, atzo 18 pertsona erietxeratu ziren Hegoaldeko zentroetan. Horiek aintzat hartuta, COVID-19arekin eri diren 117 paziente daude ospitaleraturik. Zehazki, horietako 40 ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.