Kataluniako bikote bat hil da errepide istripu batean

2012ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
TUTERA. Senar-emazte batzuk hil dira, A-68 errepidean istripu bat edukita, Tuteran (Nafarroa). Autoa bidetik atera zen, eta zubi baten zutabea jo zuen. Goizeko hamarrak laurden gutxi aldera jazo zen ezbeharra, atzo. Gizona, 76 urtekoa, bertan hil zen; emaztea, 75 urtekoa, erietxean. Katalanak ziren. Bestalde, andre bat harrapatu zuen auto batek Foruan (Bizkaia), atzo. Galdakaoko erietxera eraman zuten, larri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.