Politika

Kataluniako estatutuaren erreformak eta Ibarretxeren Planak etorkizunean bat egingo dutela uste du Maragallek

Kataluniako Gobernuko presidente Pasqual Maragallek esan duenez, Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako proposamena —Ibarretxeren Plana deiturikoa— eta Kataluniako estatutuaren erreformako proposamena oso antzekoak dira edukietan, ez ordea formetan. Beraz, etorkizunean itxura bera hartuko dutelakoan dago. Maragall Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Juan Jose Ibarretxerekin bildu da gaur, Ajuria Enean.

2004ko ekainaren 18a
16:08
Entzun
Ibarretxeren planaren edukiekin bat datorrela azaldu du Maragallek, baina ez dela horrela gertatzen formekin. Hala ere, Kataluniako proposamenak eta Ibarretxerenak helburu berdinak dituztenez, etorkizunean bat egitea espero duela azpimarratu du.

Akordioetara iristeko ardura eta beharra dutela esan du Maragallek, "herriak ondo gobernatuak sentitu daitezen, eta era berean, batera zerbait komuna osatzen dugun herri lagun eta anaiak konpainia ona direla sentitu dezaten".

Kataluniako estatutuaren erreforma eta EAEkoa leku berberera daramaten bide desberdinetatik doazela iritzi dio Ibarretxek. Era berean, bi legebiltzarretan egingo diren eztabaidak eta hartuko diren erabakian errespetatzeko eskaria egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.