Katalunia

Kataluniako kontsulta legea bertan behera utzi du Konstituzionalak aho batez

Osoko bilkura egin dute goizean. Espainiako Gobernuak jarritako helegitearen ostean, behin-behinean indargabetu zuten kontsulta legea.

Juan Antonio Xiol magistratua. PEDRO PUENTE HOYOS / EFE
Berria.eus
2015eko otsailaren 25a
13:03
Entzun

Joan den asterako ia erabat itxita zeukaten testua Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko magistratuek, baina xehetasun batzuk geratzen zitzaizkien adosteko. Azkenean, ordea, lortu dute akordioa, eta gaur goizean jakinarazi dute azken epaia.

Aho batez hartu dute erabakia, eta bertan behera utzi ditu Kataluniako kontsulta legearen bi puntu; horrez gain, konstituzioaren kontrakotzat jo du Artur Masek azaroaren 9ko herri galdeketarako egin zuen lehen deialdia. Ondoren, galdeketa behin-behinean balio gabe utzi baitzuten auzitegiek, prozesu parte hartzailera deitu zuen Kataluniako presidenteak.

Horri ere helegitea jarri zion Espainiako Gobernuak, eta auzi hori –benetan egin zeneko galdeketari buruzkoa– oraindik ebatzi gabe dauka Konstituzionalak.

Aldi berean, baina, erkidegoek kontsultak antolatzeko dituzten mugak ere zehaztuko ditu epaiak. Lau epailez osatu dute batzorde hori, eta lau magistratu horietatik bi dira Pedro Gonzalez-Trevijano eta Juan Antonio Xiol, kontsulta legearen gaineko sententziaren txostengileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.