kataLUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

Kataluniako prozesuari babesa eskaini eta elkarlanerako asmoa izenpetu dute zortzi erakunde abertzalek

Andecha Astur, Bloque Nacionalista Galego (BNG), Bloc Nacionalista Valencia (Bloc), Chunta Aragonesista (CHA), Euskal Herria Bildu (EH Bildu), Izquierda Castellana (Izca), Mes per Mallorca (MES) eta Puyalon de Cuchas-ek izenpetu dute adierazpena.

Adierazpenaren sustatzaileak, Bartzelonan. BERRIA
2015eko irailaren 16a
08:50
Entzun

Diada egunean Bartzelonan sinatu zuten Asturias, Galizia, Castilla, Mallorka, Valentzia, Aragoi eta Euskal Herriko zortzi erakunde abertzalek irailaren 27an "Principateko herritarrek hartuko duten erabakiarekiko errepestua" aldarrikatzem duen adierazpena. Andecha Astur, Bloque Nacionalista Galego (BNG), Bloc Nacionalista Valencia (Bloc), Chunta Aragonesista ( CHA), Euskal Herria Bildu (EH Bildu), Izquierda Castellana (Izca), Mes per Mallorca (MES) eta Puyalon de Cuchas-ek izenpetu dute adierazpena.

Hauteskundeen izaera plebiszitarioa  onartzeko ez ezik, zortzi erakundeen artean elkarlana sustatzeko asmoz ere izenpetu dute adierazpena.

Kataluniako prozesuak "estatuko nazio eta herri desberdinen etorkizunean" eragina izango duela deritzote. "Europako Batasunak eta Espainiako Estatuak egoerari aurre egingo dieten moduak determinatuko du, hein handi batean, gure nazioek euren erabakiak hartzeko errespetuzko marko bat bideratzeko aukera". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.