Kataluniara begirako Aberri Eguna Iruñean

Eguerdiko manifestazioak ibilbide aldaketa izango du: Sarasate pasealekutik atera eta bertan amaituko da.

Txutxi Ariznabarreta gaur Foruen Monumentu aurrean Aberri Eguneko kartela eskuetan duela. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
joxerra senar
2018ko martxoaren 27a
07:09
Entzun

Egoera "geroa eta larriagoa" da. Txutxi Ariznabarrietaren arabera, "Espainiako Estatuan inboluzio politikoa egunetik egunera handitzen ari da". Haren ustez, estatuko botere faktikoek hartu dute lema politikoa, eta orain "demokrazia bera dago jokoan", egoera larriagotu egin daitekeelako.

Azken egunetako Kataluniako gertaeren testuinguruan izango da aurtengo Aberri Eguna, baina auzia "ez da soilik Kataluniako kontua". Horregatik, dei berezia egin du Ariznabarretak: "Inoiz baino gehiago burujabe izatea hobe. Epe luzera begiratuta, Espainiako Estatuan eta Frantziako Estatuan, ez dago aukerarik guk behar dugun burujabetza lortzeko".

Hain zuzen ere, Menpekotasunetik askatasunera, burujabe hobe izango da aurtengo lelo nagusia. Egitarauari begira aldaketa handi bat izango du, eguerdiko manifestazio nagusia ez baita aterako Golem zinema aretoetatik. Urtero etorri ohi den jendea zuzenean bertara joan daitekeenez, Ariznabarretak ohartarazi du Sarasate pasealekuan hasi eta bukatuko dela manifestazioa. Han egingo dute ekitaldi politikoa.

Gainerakoan, mezu politikoarekin batera alde ludikoa izango du ospakizunak. Aurten, 50 tabernak eta hainbat peñak bat egin dute laguntzaile gisa Aberri Egunarekin: ikuskizunak eskainiko dituzte euren egoitzetan arratsaldean zein gauean. Gainera, menu bereziak eskainiko dituzte hamasei jatetxe laguntzailek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.