Politika

Kataluniarekin elkartasuna azaltzeko elkarretaratzeak egingo dituzte urriaren 1ean

Independentistak Sareak eta Euskal Herriko ANCk antolatu dituzte mobilizazioak.

Diada egunean ere elkarretarazea egin zuten Bilbon. MONIKA DEL VALLE, FOKU
2018ko irailaren 21a
09:58
Entzun

Katalunian errepublikari buruzko erreferenduma egin zutenetik urtea beteko da urriaren 1ean. Katalanei "elkartasun eta konplizitate osoa" agertzeko, elkarretaratzeak egingo dituzte egun horretan Euskal Herrian. Udaletxe aurrean elkartuko dira Iruñean eta Donostian, 19:30ean; Bilbon ordu bererako egin dute deia Arriaga plazan; eta Gasteizen, 20:00etan batuko dira, Andra Mari Zuriaren plazan. Presoen askatasuna exijitzeko eta Espainiako estatuaren errepresioa salatzeko ere izango da elkarretaratzea.

Errepublika Katalana eraikitzeko "agindu garbia" eman zuten Kataluniako herritarrek iaz, Independentista Sareak oharrean esan duenez, "Estatu espainiarraren errepresio bortitzari aurre egin eta egundoko demokrazia ariketaren bitartez".

Gogor salatu dute Espainiako estatuak Kataluniako prozesuaren aurrean hartutako jarrera: "Gogor agertu da ultranazionalismo espainiarra eta, berriro ere, bere aurpegirik bortitzena erakutsi du bere sustraiak frankismoan dituen 78ko Erregimenak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.