Estelada eta ikurrina ageri dira BERRIAk banatu duen posterrean. "GR9.11 GauRtik GeRora" zeharkaldi handia elkarrekin egiteko prest. Ostiralean hasi zuten berriketaldia biek, Katalunian Erreferendum Legea onartu berritan, baina ikurrina ez zegoen oso konbentzituta orduan. Kafea hartzen ari zen estelada, ardoari tragoka ikurrina.
Atzoko tirarako pixka bat konbentzituago ageri zen ikurrina.
Eta gaur, bai, gaur bidea elkarrekin egitea erabaki dute. GR 9.11 da elkarrekin egiteko prest daudena bidea. "GauRtik GeRora" izena jarri dio Lujanbiok. Euskal Herria eta Katalunia lotzen dituena da GR11 zeharkaldia, berez.