Ezbeharra

Ke laino handia zabaldu da Iurretan, paper fabrika batean sutea izan eta gero

Iurretako (Bizkaia) paper lantegi batek su hartu du gaur goizean. Suhiltzaileek laster lortu dute garrak amatatzea eta ez da inor zauritu. Hala ere, ke laino handia zabaldu da inguru guztian.

2006ko uztailaren 6a
13:27
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, goizeko seiak aldera piztu da sua fabrikako makinetako batean. Langileek berehala deitu diete suhiltzialeei eta sei eta erdietarako kontrolpean zuten sua, eta ez dute inor zauritu. Lantegi barruan bakarrik eragin ditu kalteak suteak, baina ke laino handia zabaldu da inguru guztira. Ke hori zenbateraino den kaltegarria ez dute argitu oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.