Errepideak

Kendu dute trabatik N-1ean, Legorretan, istripua izan duen kamioia

Auto ilara handiak izan dira goizean zehar. 46 urteko gizon bat zauritu da istripuan. N-1eko Gipuzkoako zatian beste zenbait puntutan ere arazoak izan dira.

Errepideak
2008ko urriaren 22a
14:48
Entzun
Gaur goizean N-1 errepidean, Legorreta (Gipuzkoa) parean, istripua izan duen kamioia kendu dute trabatik, eta dagoeneko zabalik daude Donostia aldera joateko bi bideak. Halaber, arintzen ari dira auto ilarak. 46 urteko gizonezko bat zauritu da istripu horretan, eta Zumarragako Ospitalera eraman dute.

Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek agertu dutenez, 09:00ak inguruan gertatu da ezbeharra, eta kamioia traban geratu denez, errepidea itxi egin behar izan dute Donostia aldera. Segituan auto ilara handiak sortu dira; une batzuetan 10 kilometrora iritsi dira.

Esan bezala, dagoeneko kendu dute kamioia trabatik, eta Donostia aldera joateko bide biak zabalik daude. Horrenbestez, arindu dira auto ilarak.

Nolanahi ere, N-1eko Gipuzkoako zatian beste zenbait gunetan ere sortu dira arazoak goizean zehar, Andoain parean kasu. Izan ere, euriaren ondorioz hainbat istripu gertatu dira han eta hemen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.