Azken egunetan izandako «kolapsoari» aurre egitea ezinbesteko zela aitortu, eta Gurutzetako Ospitaleak (Bizkaia) berriro zabaldu ditu Gabon garaian kendutako 200 oheak. Sindikatuek herenegun egin zuten salaketa berriro ere, baina atzo goizean egoera bera zuten larrialdi zerbitzuan: gaixoak korridoreetan, oheak noiz libratuko. Sindikatuetako ordezkariek bilera egin zuten ospitaleko arduradunekin, eta eguerdian hasi ziren itxitako guneak pixkana-pixkana irekitzen.
«Kolapsoa» izan da azken egunetan Gurutzetan, ESK, LAB eta ELA sindikatuek salatu dutenez. Murrizketak egitea eta gaixoak «hirugarren munduan bezala» edukitzea egotzi diote zuzendaritzari; langileak ere hori pairatzen aritu direla salatu dute, «presiopean» aritu direlakoan. Lan baldintza horietan huts gehiago izaten direla ohartarazi dute. Langileak falta direla ere salatu dute.
Kendu zituzten 200 ohe berriro zabaldu dituzte Gurutzetan, eri ilarak gutxitzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu