Kepa Bereziartua EAE-ANVko presidentea, Antton Gomez idazkari nagusi ohiaeta Alazne Arozena diruzaina "ETAri laguntzea" egotzita inputatu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak. ANVren legez kanporatzearen inguruko auzi saioa egin da gaur goizean Auzitegi Nazionalean, eta horren ondoren erabaki du hiru kide horien kontra auzia abiatzea. Diru funtsak Batasunera eta alderdi horretako buruzagiengana bideratzea leporatzen die Garzonek, eta horretan oinarrituta ETAri laguntzea egozten.
Goizeko hamar eta erdiak inguruan hasi da auzi saioa Auzitegi Nazionalean. Auziko parte guztiak zeuden deituta, eta Kepa Bereziartua presidentea joan da EAE-ANVren ordezkari. Iñigo Iruin izan du defentsako abokatu. Nolanahi ere, ANVren ordezkaritza zabalagoa joan da gaur Madrilera, 20 bat laguneko taldea. Besteak beste, han dira Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea, Iñaki Zabala Urretxukoa eta Alazne Olaizola Zestoakoa. Iritsi direnean eskuin muturreko zenbait lagunek irainka hartu dituzte.
Gaur ANVrekin bezala, atzo EHAKren kontrako auzi egin zen Garzonek berak gidatuta. Kasu horretan ez zuen inor inputatu.
Legez kanporatzeak
Kepa Bereziartua presidentea eta Alazne Arozena eta Antton Gomez ANVko kideak inputatu ditu Garzonek
"ETAri laguntzea" egotzi die. Espainiako Auzitegi Nazionalean alderdi horren legez kanporatzeari buruzko auzi saioa egin ondoren hartu du erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu