euskal presoak

Kepa Urra Almeriako espetxean dagoela jakinarazi dute

Orain arte Cadizko Puerto Santa Maria kartzelan zegoen, baina pasa den asteburuan hortik atera zuten. Urraren familiak ez zuen haren berririk ordutik.

2009ko ekainaren 17a
17:42
Entzun
Kepa Urra euskal presoa (Aretxabaleta, Gipuzkoa; 1956) Puerto Santa Maria (Cadiz, Espainia) espetxean zegoen, baina pasa den asteburuan kartzela horretatik atera zutenetik haren senideek ez zuten berririk. Orain, Almeriako (Espainia) espetxera eraman dutela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

Pasa den ostiralean Urra Puerto Santa Mariako espetxezainek "odoletan utzi arte jo" zuten gose greba egiten ari zelako, AAMren arabera. Kartzelazainek egun horretan espetxez aldatu zuten, baina Urraren familiartekoei ez zien haren kokalekuaren berri eman.

"Aurrez aurrekoen ostean biluztera behartzen dituztelako hasi zuen gose greba Urrak, kartzela horretan dauden gainerako euskal presoekin batera", AAMk jakinarazi duenez. Cadizko espetxean dauden euskal presoek gose grebarekin jarraitzen dute.

Azken astean Puerto Santa Maria espetxeko hainbat euskal preso Espainiako beste kartzela batzuetara lekualdatu dituze: Josu Ziganda Jaenera, Igor Gonzalez Granadara, Karlos Trenor Malagara,Juan Carlos Arritu Kordobara eta Patxi Ruiz Huelvara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.