Jose Luis Arrietak ia 200 kilometro egin ditu bakar-bakarrik baina ezin izan dio tropelarekiko aldeari amaiera arte eutsi.
Atzo bezala gaur ere erorketa bat izan da eta tartean Illes Balearseko Alejandro Valverdek hartu du min. Lepauztaia hautsi du Valverdek eta lasterketa utzi behar izan du. Aurtengo Tourrerako lehian hautagaietako bat zen.
Frantziako Tourra
Kesslerrek irabazi du hirugarren etapa eta Boonen da lider berria
Atzo azken metroetan ihes egin zion garaipena lortu du Kesslerrek Valkenburgen amaitu den hirugarren etapan. Lau ordu, 57 minutu eta 54 segundo behar izan ditu alemaniarra Esch-sur-Alzettetik Valkenburgerako 216,5 kilometroak egiteko. Eguneko ihesaldian bost txirrindulari izan dira protagonista, tartean bi euskaldun: Jose Luis Arrieta (Ag2r) eta Unai Etxebarria (Euskaltel-Euskadi). Alejadro Valverdek lepauztaia hautsi du erorketa batean eta lasterketa utzi behar izan du. Tom Boonenek (Quick Step) jantzi du gaur elastiko horia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu