EUSKARA

Kike Amonarrizek jasoko du Anton Abbadia saria

Gipuzkoako Diputazioak ematen du garaikurra. Euskarari egindako ekarpenagatik saritu dute.

Kike Amonarriz. JON URBE, ARP
Garikoitz Goikoetxea.
2015eko azaroaren 27a
11:06
Entzun

Datorren asteazkenean, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan banatuko dute Anton Abbadia saria. Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero ematen du, euskararen arloan egindako lanak nabarmentzeko.

Aurten Kike Amonarriz soziolinguistak jasoko du saria, aldundiak berak iragarri duenez. "Euskarari egindako ekarpenagatik" sarituko dute Amonarriz.

Euskara sustatzeko arloan oso pertsona ezaguna da Amonarriz (Tolosa, Gipuzkoa, 1961). Euskarari buruzko hainbat lan egin ditu —azkeneko, Tribuaren Berbak saioa ETBn—, eta euskarari buruzko hainbat forotan ere parte hartzaile da. Besteak beste, Topagunearen alboan sortutako Topalabea taldeko kide da, eta Berrikasi eta berrikasi agiriaren egileetako bat.

Asteazken iluntzean jasoko du saria, Gipuzkoako Diputazioaren egoitzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.