Bilboko udaltzainek kilo eta erdi heroina atzeman dute gaur parte zaharreko etxean batean, miaketaren ondoren. Droga saltzeko prest zegoen, poltsatan sartuta, Udaltzaingoak esan duenez.
Banaketako ustezko arduraduna atxilotu dute: M.C., 35 urteko gizonezkoa. Epaileak kartzelan sartu du behin-behinean. Beste bi lagun ere atzeman dituzte, 50 eta 10 gramo heroina erosi izanagatik.
Hilaren hasieran ekin zion ikerketari Bilboko Udaltzaingoak, pertsona batek "droga kopuru handia" saltzen zuela ikusi ondoren.
Gizartea
Kilo eta erdi heroina atzeman dute Bilbon
Udaltzainek egin dute operazioa, parte zaharrean, eta hiru lagun atxilotu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu