Aurtengo Kilometroak jaiak badu abestia. Gaur goizean aurkeztu dute, Usurbilgo Potxoenea kultur etxean. Herriko hainbat musikarik elkarlanean egin dute abestia, eta beste usurbildar batek egin ditu hitzak: Jakoba Errekondok.
Errekondok berak eman ditu hitzen inguruko azalpenak: "Euskaraz ari bagara, ikastola baldin badugu, hari batek lotzen gaituelako ari gara. Euskararen historiaren lokarri luzearen hari gara: iazko Orioko txikotarekin lotzen dugu geure soka, lokarria, lixta, haria". Ixak Arruti eta Labrit Zabala musikarien esanetan, abestiaren hitzek hasiera batean "shock egoeran" utzi zituzten, "baina hori guztia gaindituta haien magiak bizia hartu zuen".
Adin guztietako usurbildarrek parte hartu dute abestian.
[Youtube] https://youtu.be/vHkj2CjyDnc [/Youtube]