GENERO INDARKERIA

Kilometrotik gorako bufanda osatu dute Astigarragan, genero indarkeriaren kontra

16 herrialdetatik bidali dituzte bufanda zatiak, genero indarkeriaren kontrako mezuekin.

Astigarragako udaletxean eginiko ekimena. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 22a
08:42
Entzun

Guztira, kilometro bat eta 157 metrokoa izan da Astigarragan genero indarkeriaren kontra osatu den bufanda.
Genero indarkeriaren aurkako aldarria ozen zabaldu dute Astigarragan gaur goizean. Euskal Herriko hainbat lekutatik eta munduko beste hainbatetik bidalitako bufanda zatiekin kilometrotik gorako bufanda erraldoia osatu dute, indarkeria sexistaren aurkako mezuekin. Indarkeria sexistaren aurka, Matazak ekimena borobildu dute horrela, urte hasieratik Astigarragako Udalaren berdintasun sailak, Harituzek eta Haurralde fundazioak aurrera eraman dutenak. Hurrengo pausoa bufanda desegin eta mantetan bihurtzea izango da, neguan horien beharra dutenei banatzeko.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete ekimenarekin bate gin eta bufanda zatiak bidali dituzten guztiei. Eguerdian ekitaldi nagusia egin dute. Andoni Gartzia Astigarragako alkateak Astigarragako Udalak genero indarkeriaren kontra duen konpromisoa berretsi du.

Udalak herritarrei dei egin die Matazak ekimenaren inguruan antolatutako ekitaldietan parte hartzera; horien artean, asteartean Genero Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta udaletxe atarian egingo duten elkarretaratzean parte hartzera deitu du bereziki.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.