“Kinka larrian” dagoen prozesua bultzatzeko deia egin du ezker abertzaleak

Arnaldo Otegiren atxiloketa PSOEk prozesuan izan duen jarreraren adierazgarri dela nabarmendu du Pernando Barrenak

2007ko ekainaren 8a
17:56
Entzun
Pernando Barrenaren ustetan, "Ezker abertzalearen solaskide nagusia atxilotu ondoren, prozesua kinka larrian dago”. Batasuneko buruzagiak azaldu duenez, Arnaldo Otegiren atxiloketak PSOEk prozesuan izan duen jarreraren argazkia ematen du. “ETAk su etena iragarri zuenean Arnaldo Otegi kartzelan zegoen eta su etena amaitzea erabakia duenean ere espetxean dago”.

Barrenaren irudiz, PSOE ezker abertzalearen kontrako “eraso iraunkorra” burutzen ari da. Bere hitzetan, “errepresioari argi berdea ipini dio eta ezker abertzalea indargabetzea bilatzen du”. Hala ere, herritarrek konponbidea eskatzen dutela azpimarratu du eta ezker abertzaleak norabide horretan lan egingo duela dio. “Odola hotz izan behar da eta inoiz baino gehiago hausnartu behar da akordio politikoaren beharraz”.

Herritarrei eta eragileei konponbidearen alde lan egiteko deia luzatu diei. Barrenaren iritziz, “testuinguru latza dago, baina, baldintza politiko eta subjektiboak baudaude akordio politikoak lortzeko”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.