Kintoako tunela baimentzeko modua kritikatu dute hainbat batzarkidek

Baztango Batzar Nagusia Magnaren proiektuaren kontra da, baina Udalak haren alde egin du osoko bileran

Erredakzioa
Iruñea
2012ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
«Baztango Batzar Nagusien erabakia ez dute errespetatu». Erakunde horretako zenbait batzarkidek UPNko eta Baztango Ezkerrako kideen jarrera salatu dute, Kintoan Magnesitas de Navarra (Magna) enpresak tunela egin dezan baimena emateko moduagatik. Prentsa oharra plazaratu dute, bertzeak bertze, Elizondo, Berroeta, Irurita, Arizkun eta Erratzuko alkateek eta bertze zenbait batzarkidek.

Izan ere, Baztango Batzar Nagusiek bitan egin dute Kintoa erabilera publikorik gabe uzteko aukeraren kontra. Urrats hori egin beharrekoa da tunela eraikitzeko. Hala ere, auzia Baztango Udalera eraman zuten UPNk eta Ezkerrak hilaren hasieran, eta aldeko boza eman zuten. Bilduk, berriz, ezezkoa. Ezkerra gobernuko kide du Bilduk Baztango Udalean.

Magnak harrobia egin nahi du Zilbetin. Minerala garraiatzeko behar du enpresak Kintoako tunela. Egin ahal izateko, eremu horri erabilera publikoaren izaera kendu behar zaio. Udalak hori egitea onartu badu ere, Baztango alkate Garbiñe Elizegik erran du Baztango Batzar Nagusien jarrerari eutsiko diola Kintoako Mankomunitatearen aurrean. Oharra kaleratu duten batzarkideek gogorarazi dute Magnaren proiektua epaitegietan dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.