Gizonezko gazte bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Plentzian (Bizkaia), zenbait adingabekoren sexu askatasuna urratzea leporatuta. Kirol talde bateko begiralea da atxilotua, eta adingabeko zenbaiten gurasoek jarritako salaketaren ondorioz atxilotu dute. Adingabeko batzuei sexu gehiegikeriak egin dizkiela susmatzen dute gurasoek.
Nolanahi ere, gertatutakoari buruzko lekukotasunak eta frogak biltzen ari da Ertzaintza, eta atxilotua nor den ez dute jakinarazi nahi izan.
Gizartea
Kirol begirale bat atxilotu dute Plentzian adingabekoei sexu erasoak egitea egotzita
Guraso zenbaitek jarritako salaketan oinarrituta atxilotu du Ertzaintzak. Gertatutakoari buruzko datuak eta lekukotasunak biltzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu