Gizartea

Klima aldaketaren aurkako borroka, Bakearen Nobel Saria

Al Goreri eta Nazio Batuen Erakundeko klima aldaketari buruzko gobernuz kanpoko taldeari emango diete aurten saria.

2007ko urriaren 12a
13:04
Entzun
Al Gore Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteorde ohiari eta Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Klima Aldaketari buruzko gobernuz kanpoko taldeari emango diete aurten Bakearen Nobel Saria, Suediako Errege Akademiak gaur jakitera eman duenez. Biak ere klima aldaketaren kontra egindako borrokagatik sarituko dituzte hala. Arazo horren larritasunaz ohartarazi du Nobel Batzordeak, eta Al Gorek "mundu osoan egindako kontzientziazio lana" goraipatu du.

Rajenda Pachauri da klima aldaketari buruzko gobernuz kanpoko taldearen presidentea, eta berak jasoko du eurei emango diete saria. Pachaurik esan du "oso pozik" dagoela sariagatik, eta Al Gorerekin batera lan egiteko prest agertu da.

Lehengo urtean ere pertsona eta erakunde bati eman zieten Bakearen Nobel Saria: Mohamed Yunusi -“txiroen bankaria"- eta haren bankuari -Grameen Bank erakundea-.

Abenduaren 10ean izango da aurten Nobel sarien ekitaldia. Sari bakoitzagatik 1,1 euro ematen dituzte.

Argazkian, Al Gore AEBetako presidenteorde ohia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.