Hedabideetan ikusmina pizteaz gain, Donostiako Konferentziak sare sozialetako erabiltzaileen arreta ere bereganatu du azken orduetan. Espainiako Twitterren Kofi Annan idatzita duten iruzkinak asko dira, eta trending topic izan da goizean Kofi Annan. Arratsaldeko lehen orduan Conferencia de Paz zen trending topic.
Ostiralean Berriketan.info sare sozialean konferentziari buruzko gai berezia sortu zen horren inguruan eztabaidatu eta gertatzen dena jasotzeko.
Peio Urzelai, Koldo Aldabe eta Oihana Elduaien BERRIAko kazetariek Donostian gertatzen denaren berri ari dira ematen Berriketan.info-n.
Twiterren ere ikusmina handia da eta erabiltzaileak #konferentzia hasgtag-a erabiltzen ari dira euren iruzkinak biltzeko.