Kokaina sartzeko sare bat desegin du Poliziak

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Guardia Zibilak eta Ertzaintzak Euskal Herrian kokaina sartzen zuen nazioarteko sare baten kontrako operazioa egin dute, eta zortzi lagun atxilotu dituzte Madrilen eta Guadalajarako probintzian (Espainia). Donostiako Instrukzioko 2. Epaitegiak koordinatutako operazioan 40 kilo kokaina baino gehiago atzeman dituzte, horien parte bat Gipuzkoako hiriburuan. Polizia iturrien arabera, krema poteetan eta elikagaietan eramaten zuten droga Perutik Madrilera, eta handik Euskal Herrira ekartzen zuten.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ikerketa 2010. urtearen amaieran hasi zuten, Ertzaintzak Donostian bizi zen pertsona bat droga salmentan ari zen susmoa izan zuenean. Hari segika izan zuten talde osoaren berri. Polizia operazioari buruzko azalpenak atzo eman zituzten ertzainek, eta ustez droga trafikoan zebiltzanei atxikitako droga erakutsi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.