Muskizko (Bizkaia) Koke Plantaren Aurkako Plataformak ezingo ditu bozkalekuak erabili Petronorrek eraiki nahi duen plantaz kontsulta egiteko. Halaxe azaldu dio gaur Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak plataformari. Honek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen egun berean, datorren martxoaren 1ean, egin nahi du herri galdeketa, herritarrak bozkalekuetara gerturatuko direla aprobetxatuta. Alabaina, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak esan dio hori egin ahal izateko ezinbestekoa dela Muskizko Udalak bere baimena ematea, eta honek dagoeneko argi utzi du ez duela galdeketarik egiterik nahi.
Planta egitearekin ados dauden galdetu nahi die elkarte ekologistak herritarrei. Aitzitik, Udalak (EAk eta PSE-EEk osatua) begi onez ikusten du Petronorrek koke planta eraikitzea, eta joan den astean, tramite guziak amaitu aurretik, planta eraikitzeari argi berdea eman zion udal batzarrak.
Atzo Muskizko alkateari (EAko Gonzalo Riancho) babesa adierazi zion Eusko Alkartasunak, eta plataformaren aurka azaldu zen: "Plataforma alderdi batzuen zerbitzura aritzen da".
Politika
Koke Plantaren Aurkako Plataformak ezingo ditu bozkalekuak erabili bere galdeketa egiteko
Eusko Jaurlaritzak Muskizko plataformari gogorarazi dio kontsulta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen egun berean egin ahal izateko Udalaren baimena ezinbestekoa dela, eta honek dagoeneko aukera horri ezetz esan diola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu