Koke plantaren kontrako itxialdia egin dute Muskitzen (Bizkaia). Petronor enpresak herrian eraiki nahi duen Fuelolioa Gutxitzeko Unitatearen proiektua (koke planta) errefusatzeko egin dute protesta koordinadorako hainbat kidek, atzo iluntzetik gaur eguerdia arte, Gaztegunean.
Koordinadorako presidente Sara Ibañezen esanetan, itxialdi "irekia" izan da, koke plantaren kontrako ezadostasuna agertu nahi izan duten guztientzat.
EAJko presidente eta Eusko Jaurlaritzako Industria sailburu izandako Josu Jon Imaz da Petronor enpresako burua, iaztik. EAJko presidentetza utzi, eta zuzenean igaro zen erregaien arloko enpresako zuzendaritzara. "Auzotarrik ederrena" ez izan arren, plantak "lanpostuak sortu" egingo dituela esan zuen atzo Imazek.
Ingurumena
Koke plantaren kontrako itxialdia egin dute Muskitzen
Atzo iluntzetik gaur eguerdia arte egin dute itxialdia Koke Plantaren Kontrako Koordinadorako hainbat kidek, Gaztegunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu