Erasoa

Koktelekin eraso diote Tafallako UPNren egoitzari

Balkoia "kiskalita" geratu da. Espainako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak erasoa gaitzetsi eta elkartasuna adierazi die UPNko kideei.

2007ko abuztuaren 8a
10:40
Entzun
UPNren egoitzari eraso diote bart goizaldean Tafallan. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak azaldu duenez, goizeko ordubiak eta laurden aldera hiru molotov koktel jaurti dituzte egoitzaren aurka, eta balkoian lehertu dira. Ondorioz, balkoia guztiz kiskali dute.

Gobernuaren ordezkaritzak gogor gaitzetsi du eraosa, eta, halaber, elkartasuna adierazi die UPNko kideei. Ekintzaren egileei, berriz, halako ekintzak alferrikakoak direla eta gizartea ez dutela "kikilduko" ohartarazi die.

Guardia Zibila ari da erasoa ikertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.